Gasteizen atxilotu dute indarra erabiliz saltoki batean lapurreta egiteagatik

0

Ertzainek 22 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur, asteartea, goizaldean, Gasteizen, merkataritza-establezimendu batean lapurreta egin eta inguruan harrapatu ondoren.

Gaur goizaldeko lauak aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote dirudienez pertsona bat lapurretan ari zela Arabako hiriburuko saltoki batean. Hirigunean zaintza-lanetan ari zen herritarren babeseko patruila bat berehala hurbildu da adierazitako lekura, eta establezimenduko alarma aktibatuta zegoela egiaztatu du. Agenteek presaka alde egin nahian ari zen pertsona bat ikusi dute inguruan.

Susmagarria geldiarazi eta identifikatu egin dute, eta lapurretan parte hartu duela egiaztatu ondoren, indarra erabiliz egindako lapurretaren ustezko egile gisa atxilotu dute. Ondoren, atxilotua polizia-egoitzara eraman dute beharrezko izapideak egin eta, horiek amaitzean, agintari judizialaren eskuetan jartzeko.