Babes zibileko plan horien helburua da herritarrengan kanpoko eragina duten larrialdiei ahalik eta erantzun onena ematea
Gobernu Kontseiluak ACIDEKA SA (Bilbo), HA ILARDUYA SLU (Zornotza), ELECTROQUIMICA DE HERNANI SA, KEM ONE SLU (Hernani), BEFESA ZINC OXIDO SAU (Sondika), BEFESA ZINC OXIDO SAU (Zornotza) eta AURUBIS BERANGO SL enpresen kanpoko larrialdietarako planak onartu ditu gaur.
Kanpoko larrialdietarako planak babes zibileko plan bereziak dira, eta instalazio horietan gerta daitezkeen eta herritarrei eragin ahal dieten istripu-hipotesi jakin batzuen aurrean erantzuna artikulatzea dute helburu.
Horrelako planak SEVESO izeneko Europako zuzentarauen barruan daude, eta enpresek beren barneko larrialdi-planean aurreikusi dituzten neurriak osatzen dituzte.
Aipatutako planak egiteko prozedurak erreferentziako araudian ezarritakoari jarraitu dio, hau da, jendaurrean jarri ziren eta Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak aldeko txostena eman zien 2023ko abenduaren 17ko ohiko bilkuran, eta, era berean, Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren aldeko txostena jaso zuten.