Lau atxilotu Portugaleteko ostalaritza-establezimendu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

0
PRUEBA

Ertzainek, Portugaleteko Udaltzaingoarekin elkarlanean, lau gazte atxilotu dituzte gaur, asteazkena, goizaldean, bertako ostalaritza-lokal batean lapurretan in fraganti harrapatu ondoren.

Gaur goizaldeko ordu biak aldera, polizia agertzeko eskatu dute Portugaleteko ostalaritza-establezimendu batean, lapurretan ari zitezkeela esanez. Inguruan zaintza-lanetan ari zen Muskizko Ertzain-etxeko herritarren babeseko patruila bat hurbildu da adierazitako lekura, eta iritsi denean gizon bat ikusi du, erdi irekita zegoen pertsianaren azpitik arrastaka, lokaletik irteten, eskuan diru-kaxa batzuk hartuta. Une horretan, kanpoan, motorra martxan eta argiak piztuta zituela, ustez zain zuen autoak presaka ihes egin du polizia ikustean.

Ertzainek ustezko lapurra atxikitzea lortu dute, eta Udaltzaingoaren patruila batek inguruan geldiarazi du ustezko laguntzaileek ihes egiteko erabili duten autoa. Lokaleko pertsiana eta atea eta kutxa erregistratzailea behartuta zeudela egiaztatu ondoren, lau identifikatuak, 33, 32, 28 eta 27 urtekoak, atxilotu egin dituzte.

Ertzaintzaren egoitzan beharrezko izapideak amaitu ondoren, atxilotuak agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.