Euroeskualdearen Batzorde Betearazleak 2025eko «Euroeskualdeko hiritartasuna» proiektuen deialdiaren hautaketa onartu du

0
PRUEBA

Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko lankidetzako 19 proiektu finantzatuko dira.

Hiru aldeko partzuergoek aurkeztutako 46 hautagaitzaren artean hautatu dira proiektuak kultur, kirol, hezkuntza, gazteria, eleaniztasun eta erronka sozial garaikideen alorretan.

Proiektu guzti hauek guztira ia 500.000 €-ko finantzaketa jasoko dute, hiru lurraldeetako kideen artean banatuak, bereziki dibertsitate geografikoan, lankidetzarako hurbilketan eta belaunaldien arteko eraginean atentzioa jarriz.

2025ean babestutako 19 proiektuak honela banatu dira:

  • 8 proiektu kultural: sormen artistikoa, ikus-entzuneko lanen zabalkunta eta partekatutako ondarearen eta memoriaren balioztatzea;
  • 4 proiektu hezkuntzaren eta gazteriaren alorrean: ikastetxeen arteko trukeetan, egonaldi linguistikoetan, elkarrekiko sormenean, zientzian eta teknologian fokuratuak;
  • 3 proiektu erronka sozial garaikideei emanak, elikagaien segurtasunarekin eta hiriko logistika jasangarriarekin zerikusia dutenak;
  • 2 proiektu kirolen arloan: saskibaloiari eta euskal pilotari buruz;
  • 2 proiektu eleaniztasunari buruz: trukeen eta bitartekaritza linguistikoko ekintzen bitartez.

«Euroeskualdeko Hiritartasuna» proiektuen deialdiari buruz

«Euroeskualdeko Hiritartasuna» proiektuen deialdia Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak sustatutako programa bat da, lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza hobetzeko, eleaniztasuna sustatzeko, kultura zabaltzeko, euroeskualdeko gazteak inplikatzeko eta talde kalteberak barnebiltzeko.

Lurraldearentzat garrantzia irabazten joan da urteetan zehar, eta guztira 4 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua duten 196 ekimen babestu ditu 2015ean kaleratu zutenetik. 2024an, ebaluaziora aurkeztutako 20 proiektu finantzatu ziren.