Hezkuntza Sailak atzerriko hizkuntzak indartzeko laguntzen deialdia egin du, LHko ikasleei lan-aukerak handitzeko

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2025-2026 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetan atzerriko hizkuntza indartzeko ikastaroak egiteko dirulaguntzen deialdia.

Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketan errendimendu handiko prestakuntza eskaintzeko hartu duen konpromisoari erantzuten diote laguntza horiek. Zehazki, ingelesa lanbide-irakaskuntzetako erreferentzia-hizkuntza izan dadin erraztearen helburua da ikasleei lan-aukerak eskaintzea enpresak nazioartekotzen ari diren testuinguru honetan.

100.000 euroko inbertsioaren bidez, deialdi honek diruz laguntzen du Lanbide Heziketako zikloetako ikasleei atzerriko hizkuntza-ikastaroak ematea, ikastetxean bertan eta eskola-orduetatik kanpo egiten badira. Ikastaro horiek gutxienez 60 ordukoak izan behar dute, eta gehienez 100ekoak. Gainera, ikastetxeko bertako irakasleek eman beharko dituzte. Deialdi honen bidez diruz lagundu daitekeen talde bat osatzeko, gutxienez 6 ikasle eta gehienez 20 beharko dira hizkuntza bakoitzeko (aurrez aurreko modalitatean). Ikastaroak antolatzen dituzten itunpeko ikastetxeetan matrikulatuta dauden erdi-mailako eta goi-mailako zikloetako ikasleek parte hartu ahal izango dute.

Hizkuntzak jakitea funtsezko faktorea da ikasleen enplegagarritasun- eta mugikortasun-mailak hobetzeko, nazioarteko merkatuetan jarduteko gai diren gero eta profesional gehiago eskatzen baitituzte enpresek.

Dokumentazioa telematikoki aurkeztu beharko da helbide honetan, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean.