PRUEBA
Turismoko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako mapa turistikoen bilduma berritu du, behin turistak horiek erabiltzeari utzi dionean berrerabiltzearen aldeko apustua eginez. Horretarako, mapa berriek espazio bat dute, non erabili dituen pertsonak bere gomendioak edo aholkuak idatz ditzakeen, eta postontziak banatu dira turismo-bulegoetan eta ostatuetan, beharrezkoak ez direnean mapak bertan utzi ahal izateko. Material horien berrerabilpena erraztea Nafarroako Turismoaren jasangarritasun-estrategiaren barruan sartzen da; izan ere, turista guztiek ez dituzte euskarri digitalak ezagutzen, eta paperezko mapak edo liburuxkak eskatzen dituzte.