Jaurlaritza eta Donostiako Udalaren arteko akordioa Lorategi Hirian etxebizitza babestuak eraikitzeko

0
PRUEBA

Eneko Goiak eta Denis Itxasok hitzarmena sinatu dute,Donostiako etxebizitza babestuen ziklo berriko jarduera sinbolikoenetako bati ekiteko.

Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, Loiola auzoko Lorategi Hiriaren esparruan 98 etxebizitza babestu sustatzeko. Eusko Jaurlaritzari babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza aktibatzeko bi udal-partzela doan lagatzeko akordioa sinatu dute Eneko Goia alkateak eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak. Ekitaldia Loiolako Lorategi Hiriko hirigintza-esparruaren erdi-erdian izan da, eta beste urrats bat irudikatzen du Gipuzkoako hiriburuan etxebizitza eskuratzeko krisiari aurre egiteko instituzioen arteko konpromisoan.

Eragiketa Visesa sozietate publikoaren bidez egituratuko da, bere 2026ko Programa Kontratuan jaso duenez: araubide orokorreko babes sozialeko 63 etxebizitza eta araubide autonomikoko 35 etxebizitza tasatu. 4. eta 5. partzelak guztira 2.700 m²-ko azalera dute eta Lorategi Hiriko hirigintza-garapenaren erdigunean daude. Udala urbanizazio-obrak egiten ari da dagoeneko bertan, eta ingurumena errespetatuko duen garapena aurreikusi da, energia-efizientziako eta kontsumo ia nuluko irizpideak lehenetsita. Sustapen honen obra 2026aren erdialdean hastea aurreikusi da, garabiak hiriarentzat giltzarria den beste garapen batera iristearekin batera: Loiolako Erriberako zuzkidura-bizitokiak.