Familia bitartekaritzako zerbitzua hazi egin da, arreta jaso duten pertsona gehiagorekin eta 2025eko lehen seihilekoan lortutako akordio gehiagorekin

0

Telefono bidezko eta aurrez aurreko arretak gora egin du 2024arekin alderatuta, eta emakumeek parte-hartze handiagoa dute bitartekaritza-prozesuetan

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak Familia Bitartekaritzako Zerbitzuaren balantzea aurkeztu du gaur, 2024ko eta 2025eko lehen seihilekoari dagokiona. Emandako datuen arabera, bikote-hausturak, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak, herentziak edo hezkuntza-eremukoak bezalako gatazketan bitartekaritza eskaintzen duen doako eta isilpeko zerbitzua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru lurralde historikoetan presente dagoena, oraindik ere funtsezko baliabidea da familia-gatazkak eta bikote-hausturaren ondoriozkoak kudeatzeko.

6.000 arreta baino gehiago urte erdian

Familia Bitartekaritzako Zerbitzuaren telefono bidezko eta aurrez aurreko arretari dagokionez, nabarmendu behar da urte erdian 6.000 baino kontaktu gehiago erregistratu direla.

2025eko lehen seihilekoan, Zerbitzuak telefono bidezko eta aurrez aurreko 6.328 kontsulta artatu zituen EAEn, hau da, 2024ko aldi berean erregistratutako 6.287 kontsultak baino zertxobait gehiago.

Bizkaia da eskaeraren buru, 3.243 arreta eman baitira lehen seihilekoan. Ondoren, Gipuzkoa dator, 1.707 arreta erregistratu baitzituen; azkenik, Araban 946 arreta izan ziren 2024an, eta 1.378, berriz, 2025ean.

Aldia/Lurraldea Araba Bizkaia Gipuzkoa Euskadi, GUZTIRA
2024ko 1. seihilekoa 946 3690 1651 6287
2025eko 1. seihilekoa 1378 3243 1707 6328

2.800 pertsona baino gehiago bitartekaritza-prozesuetan

Bestalde, eta bitartekaritza-prozesuei buruzko datuak kontuan hartuta, 2025eko lehen seihilekoan, EAEn 1.463 bitartekaritza-espediente izapidetu zituen epaitegietatik kanpo alde onuragarriak diren akordioak sustatzeko eta gatazken judizializazioa prebenitzeko helburu nagusia zuen zerbitzuak, eta 2.820 pertsona inplikatu zituen (gizonak eta emakumeak). 2024ko lehen seihilekoan baino %13,8 gehiago.

Hiru lurraldeetan handitu da familia-bitartekaritzako zerbitzuan parte hartu duten pertsonen kopurua. Araban %9,3 igo da, Bizkaian % 16 eta Gipuzkoan %12.

Gehienak bikote-hausturaren ondoriozko gatazkei dagozkie ( % 80 baino gehiago), eta, ondoren, belaunaldien arteko gatazkei eta familia-gatazkei.

  • Araba:
    • 287 espediente aurtengo lehen seihilekoan, 563 pertsonari eman zaie arreta (250 gizon eta 313 emakume).
    • 195 kasu bitartekaritza formalera iritsi ziren, eta gainerakoak bitartekaritza aurreko edo jarraipeneko fasean geratu ziren.
  • Gipuzkoa:
    • 322 espediente eta 640 pertsonari eman zaie arreta (285 gizon, 355 emakume).
    • 470 bitartekaritzak egin zuten aurrera prozesu formalera.
  • Bizkaia:
    • 854 espediente eta 1.617 pertsonari eman zaie arreta (774 gizon eta 843 emakume).
    • 605 bitartekaritza garatu ziren formalki.

Lurralde guztietan ikusten da emakumeen parte-hartzea handiagoa dela.

Joera positiboak

2025eko lehen seihilekoari dagozkion datu guztiak aztertuta, eta aldi berean 2024koekin alderatuta, hainbat emaitza eta joera nabarmentzen dira; esate baterako, amaitutako bitartekotzen % 80k akordioak lortu zituzten, eta familia-gatazken judizializazioa murriztu.

Era berean, ikusten da bitartekotza-aurreko kontsultek gora egin dutela pixkanaka, baliabide horren erabilgarritasunari buruzko gizarte-sentsibilizazio handiagoaren ondorioz.

Eta, azkenik, baieztatu da bikote-hausturaren ondoriozko gatazkak direla oraindik ere kausa nagusia, baina belaunaldi arteko familia-gatazkek zertxobait gora egin dute, batez ere Gipuzkoan.

Datu horiek eta beste batzuek azpimarratzen dute familia-bitartekaritza baliabide eraginkorra dela prozesu judizial luze eta garestiak saihesteko eta bizikidetza hobetzeko.

Informazio gehiago

Zerbitzuaren informazio osoa eta eguneratua, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaitutako zentroak, betekizunak, organo eskudunak eta harremanetarako datuak eskuragarri daude https://www.euskadi.eus/familia-elkargunea/web01-a2famil/eu/ webgunean.