Ertzaintzak, Polizia Nazionalak eta Portugaleteko Udaltzaingoak parte hartu duten substantzia estupefazienteen trafikoaren aurkako operazio prebentibo batean egin dute atxiloketa. Ostalaritzako lokalaren erregistro batean ustez haxixa duen krema bat eta tableta bat aurkitu dituzte.
Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Portugaleteko Abaro auzoan, droga-trafikoko delitu bat egotzita. Ertzaintzak, Polizia Nazionalak eta itsas hiriko Udaltzaingoak prebentzio-dispositibo bateratua ezarri zuten bart, udalerri horretan substantzia estupefazienteen kontsumoa eta trafikoa kontrolatzeko. Ostalaritzako lokal batean trafikatzen ari ote ziren susmatuta, establezimendua miatu zuten, eta bertan ustez haxixezko krema-poto bat eta tableta bat, eskumutur amerikar bat eta aizto bat aurkitu zituzten, baita 1.900 euro ere, ustez, substantzien salmentaren bidez bildutakoak.
Lokala ikuskatu ondoren, bertako arduraduna atxilotu zuten, droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua Ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko polizia-diligentziak egiteko. Haiek amaituta, atxilotua epailearen esku jarriko dute.






