Abuztuaren 2an, larunbata, jokatuko da Donostiako Klasikoa 2025. Lasterketaren 44. edizioak, ohi bezala, Donostiako Boulevardean izango ditu irteera eta helmuga. Guztira, 211,4 kilometroko ibilbidea izango du, 11:20ean abiatuko dira txirrindulariak eta, antolatzaileek egindako aurreikuspenen arabera, 16:29ak edo 17:02ak aldera amaituko da.
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa (Ertzaintzaren Trafiko Unitateko, Brigada Mugikorreko, Zaintza eta Erreskateko eta ertzain-etxeetako agenteek parte hartuko dute), lasterketak eragina izango duen herrietako udaltzaingoekin batera.
Honako hauek dira Donostiako Klasikoaren ondorioz Gipuzkoako errepide sare nagusian izango diren mozketak eta gutxi gorabeherako ordutegiak:
TRAFIKOAN ERAGINAK
ERREPIDEA | KOKALEKUA | NORANZKOA | MOZKETAREN ORDUA | AMAIERA ORDUA |
Gi-20 | 10 irteera, Añorga | Irun | 11:00 | 11:40 |
13:55 | 14:50 | |||
A-15 | 164 irteera, Mandazubiko biribilguneko lotunean | Biak | 11:15 | 11:45 |
13:55 | 14:40 | |||
N-I | 446 irteera | Vitoria-Gasteiz | 11:25 | 12:00 |
13:50 | 14:35 | |||
AP-8 | Zarauzko ordainlekutik irtetea, auto-ilara posibleak | Zarautz | 12:15 | 12:40 |
AP-8 | Zumaiako ordainlekutik irtetea, auto-ilara posibleak | Zumaia | 12:35 | 12:55 |
AP-8 | 11 irteera, Oiartzun (Arragua) | Bilbo | 15:20 | 16:25 |
Gi-636 | 0,00 KP. Bidea erabat moztuko da, trafikoa Beraunera bideratuko da | Irun | 14:30 | 15:05 |
Gi-636 | 2,900 KP, Lezo-Errenteria irteera-adarra (GI-2638) | Donostia | 14:30 (moztu) eta 15:35 (itxi) | 16:25 |
Gi-636 | 2,900 KP, Lezo-Errenteria irteera-adarra (GI-2638) | Irun | 15:35 | 16:25 |
Gi-636 | 5 PK Lintzirin. Auto-ilada posibleak 3,000 KPko itxieraren ondorioz | Donostia | 15:35 | 16:25 |
Gi-636 | 15,500 KP. Bidea erabat itxiko da, ibilgailu arinak Behobiara bideratuko dira autobidea hartu ahal izateko | Donostia | 15:00 | 15:45 |
Gi-636 | 14,200 KP. Bidea erabat itxiko da, ibilgailu arinak Ficobara bideratuko dira. | Behobia | 15:00 | 15:45 |
N-634 | 15,200 KP, Orioko gaina | Zumaia | 12:10 | 12:55 |
Donostiako Klasikoa 2025 lasterketari buruzko informazio guztia web-orri, aplikazio eta Twitter kontu ofizialen bidez hedatzen da. Gainera, herritarrek Eusko Jaurlaritzaren 011 telefono-zenbakia, 24 orduetan aktibo dagoena, erabil dezakete trafikoari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunea edota X sare sozialeko @TrafikoaEJGV kontua ere. Era berean, Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez emango da trafikoko eraginen eta murrizketen berri.