Kulturako, Kiroleko eta Turismoko Departamentuak Nafarroako Kulturaren Plan Estrategiko berria onartu zuen 2024. urtearen amaieran. Plan horrek departamentuak 2028. urtera arte garatuko dituen ekintzen ildo nagusiak zehazten ditu. Dokumentua eskuragarri jartzen da orain, erraz irakurtzeko moduan, irisgarritasuna hobetzeko eta, besteak beste, adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonei, adinekoei edo hizkuntza ondo ezagutzen ez dutenei mesede egiteko.