Alba Berlinetik datorren italiarra 2028. urtera arte izango da urdin-gorria.
Baskoniak Matteo Spagnolo (Brindisi, 2003) fitxatu du datozen hiru denboraldietarako.
Real Madrilen hezia eta 17 urterekin Endesa Ligan debuta eginda, Matteo (193 cm) Alba Berlinetik iritsiko da Gasteizera, talde alemaniarrarekin Basketball Bundesligan zein EuroLeaguen lehiatu ondoren. 24-25 denboraldian, jokalari italiarrak 27 neurketa jokatu ditu guztira Europako lehiaketa nagusian, batez beste, 9.6 puntu, 2 errebote, 3.8 asistentzia eta 8.9-ko balorazioa erdietsiz 20 minututan.
Fitxaketa honekin, Baskoniak proiekzio handiko jokalari baten aldeko apustua egin du.