
Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) lankidetza-hitzarmena sinatu dute, graduko ikasleek errekonozimendu akademikoa izan dezaten NGIk bultzatutako boluntariotza, lankidetza eta elkartasuneko jardueretan parte hartzeagatik. Akordioa “Eman kreditua zure elkartasunari” programaren esparruan gauzatu da. Ekimen horrek ikaskuntza ez-formala eta gizarte-erantzukizunen, herritarren parte-hartzearen eta gizarte-konpromisoaren balioetan oinarritutako prestakuntza sustatuko ditu.