Nafarroako Gobernuak gogorarazi du kontu handiz ibili behar dela baso-suteak izateko arrisku handia dagoelako

0

Nafarroako Gobernuak, Barneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, gogorarazi du kontu handiz ibili behar dela datozen egunetan baso-suteak sor ditzakeen edozein jarduera saihesteko, sute-arriskua oso handia edo muturrekoa izango baita Foru Komunitateko lurralde osoan. Ildo horretan, Foru Gobernuak Foru Agindu bat onartu zuen astearte honetan, deflagrazioak, txinpartak edo deskarga elektrikoak eragin ditzaketen jarduerak lurzoru urbanizaezinean egiteko.