Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuari elkarrizketa Boulevardean

0

Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Radio Euskadiko Boulevard saioan parte hartu du gaur goizean. Sailburuak euskal unibertsitate-sistemaren graduko eta graduondoko ikasketen eskaintza babestearen garrantzia du. Bere hitzetan, “graduko eta graduondoko ikasketen eskaintza zabala, anitza eta osagarria dugu. Ikasleen eskaintzaren eta eskariaren arteko doitzerik onena lortzen duen autonomia-erkidegoa gara, eta hori zaintzea oso garrantzitsua da, kalitatearen bermea baita, eta horretan tematuko gara”.

María Ruizek egindako elkarrizketan gai hauek ere jorratu dira, besteak beste: talentuaren erakarpena; IBM Quantum System Two ordenagailua, Donostiako Ibaetako campusean instalatzen ari dena; unibertsitateen dekretua; edo euskal unibertsitate publikoarekiko harremana.