Zangozan, Lantzen eta Artaxoan egingo dira abuztuaren 8tik 10era Kultur 2025 programaren barruko emanaldiak

0

Abuztuaren 8tik 10era, zuzeneko musika eta ikuskizun eszenikoak iritsiko dira Nafarroako hainbat herritako kaleetara, Kultur programaren esparruan, Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Erakundeak antolatuta. Programazioari hasiera emateko, abuztuaren 8an, ostirala, Flamenco Rimur-en kontzertua eskainiko da Zangozan; larunbatean, hilak 9, Lantzen izango du jarraipena, Levelibular konpainiaren “El Mundo de los Palos” emanaldiarekin (umore handiko ikuskizuna, adin guztietako pertsonei zuzendua); eta abuztuaren 10ean, igandea, amaituko da Artaxoan La Furiaren kontzertuarekin; bertan, abeslariak “ULTRA” disko berria aurkeztuko du.