NBA-n 250 neurketa baino gehiago jokatu dituen jokalari estatubatuarrak bi denboraldirako sinatu du talde urdin-gorriarekin
Baskoniak balio handiko pieza bat gehitu du Hamidou Dialloren (New York, 1998) fitxaketarekin. 1,99 metroko altuera eta NBA-n eskarmentu handia duen hegaleko estatubatuarrak proiektu urdin-gorriaren parte izango da datozen bi denboraldietan. Gineako Errepublikako pasaportea duen estatubatuarra, 1,99 metroko altuerarekin eta NBA-n eskarmentu handiarekin, proiektu urdin-gorriaren parte izango da datozen bi denboraldietan.
Diallo 2018ko NBA-ko Draft-ean aukeratua izan zen eta 250 neurketa baino gehiago jokatu ditu liga amerikarrean, Oklahoma City Thunder, Detroit Pistons, Brooklyn Nets eta Washington Wizards taldeen koloreak defendatuz. 2019ko All Star-ean Birrintze Txapelketa irabazi zuen, kantxan duen ikusgarritasuna islatuz.
Azken denboraldian, Txinako Shanxi Loongs taldean aritu da Diallo, eta, batez beste, 22.5 puntu, 7.3 errebote eta 3.1 asistentzia erdietsi ditu partidako, saskiratzeko gaitasuna eta pistan duen eragina sendotuz.
Jokalari urdin-gorri berria bere gaitasun atletikoagatik, pistako bi aldeetan duen inpaktu fisikoagatik eta defentsan duen moldakortasunagatik nabarmentzen da. Orain, Europako saskibaloira jauzia egingo du talde gasteiztarraren eskutik, hazten jarraitzeko eta EuroLeagueko eta Endesa Ligako pieza garrantzitsu gisa sendotzeko helburuarekin.