Nafarroako Foru Erkidegoko 90.000 gazte inguruk, guztien %75ek, lortu dute aurten beren gazte-txartela, eta dagoeneko gozatzen dute txartelak eskaintzen dituen abantailez, besteak beste, jarduera ez-formal ugariz eta deskontuez. Horrek berretsi egiten du Nafarroako gazteek beren garapena eta ongizatea bultzatzen duten proposamen mota horiekiko duten interesa.