Zarautzek Eusko Label Ligako jardunaldi bikoitza hartuko du asteburuan

0
  • 0 km-ko produktuak sustatuko dira zaleen eta bisitarien artean
  • Abuztuaren 16an, larunbata, lehen jardunaldia 18:20an, eta 17an, igandea, 12:20an
  • Donostiarra eta Zierbena, Oriorekin lehian; eta emakumezkoetan, Orio eta Tolosaldea, Arraun Lagunekin

Datorren asteburuan LVIII. Eusko Label Traineru Ligako Zarautz´ko Ikurrina bi jardunalditan: larunbat arratsaldean eta igande eguerdian. Berdintsu Euskotren Emakumezkoen Ligan. Zarauzko Ikurrina, euskal banderaren koloreak bi aldeetan dituela, eskuz egina eta xehetasunez brodatua dago.

Xabier Txurruka alkatearentzat, «Zarautz Ikurrina da, gure garaikurrik preziatuena». Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordea, TKEko presidente Borja Rodrigorekin eta Hazi Fundazioko zuzendari Raimundo Ruiz de Escuderorekin batera izango da proban.

Zarauzko Ikurrina emakumeak eta gizonak maila berean ipintzearen erakusgarri bat da bi proben antolaketan. Larunbatean, hilak 16, 17:20ean hasiko da Euskotren Ligako estropadarekin. Ondoren, 18:20ean, Eusko Label Ligako lehen txanda hasiko da. Igandean, hilak 17, 11:20an hasiko dira probak.

Fan zone

Estropaden Zale Gunea Zarauzko Lege Zaharren enparantzan kokatuko da. Zarauzko Ikurrinaren egun bikoitzaren aurretik, egunean zehar eta ondoren Eusko Label produktuak dastatuko dira. Era berean, nahi duenak Eusko Label eta Euskotren Ligetako sariekin argazkiak atera ahal izango ditu. Pantaila erraldoi bat ere jarriko da, estropaden garapena jarraitzeko.

Eusko Label marka kalitatearen eta bermearen isla da. Haren adierazpide grafikoa K ikurra da eta, horren bidez, EAEn ekoitzi, eraldatu edota prestatutako nekazaritzako elikagaiak identifikatu eta bereizi egiten dira, horien kalitatea, maila edo berezitasuna batez bestekoa baino handiagoa bada, betiere.  Eusko Labela duten produktu guztiek, freskoek nahiz prestatuek, kalitatearen irizpidea dute merkatuan egoteko oinarrizko eta ezinbesteko arrazoi gisa.

  • Hegaluze eta Hegalaburra
  • Euskal Okela eta Baserriko Haragia
  • Euskal Gatza
  • Euskal Baserriko Oilaskoa
  • Euskal Esne Bildotsa
  • Eztia
  • Arabako Aleak
  • Baserriko Txerria
  • Antxoa
  • Euskal Baserriko Arrautza
  • Euskal Lekaleak
  • Oliba-Olio Birjina Estra
  • Arabako Lursagarra
  • Euskal Barazkiak
  • Gernikako Piperra
  • Euskal Tomatea
  • Ibarrako Piparrak
  • Berdela