Ikasturte hasierako jarraibideetan ezarri zen bezala, eta hezkuntza-gailu eta -plataformetarako sarbidean segurtasuna areagotzeko, Hezkuntza Departamentua EDUCA identitateari lotutako autentifikazio-faktore bikoitza txertatzen ari da. Ikasgelan sartzea errazteko, panel interaktiboek NFC irakurgailuak izango dituzte, eta ordenagailu eramangarriek, berriz, USB bidez konektatutako giltza baten bidez indartu ahal izango dute sarbidea. Gainera, sistemak faktore bikoitzeko beste modalitate batzuk onartzen ditu, hala nola autentifikatzeko aplikazioak, inprimatutako kodeak edo posta elektroniko bidezko kodeak.