Osalanek «Laneko erizaintza 2025. urtean» udako ikastaroan parte hartu du

0

«Laneko erizaintza 2025. urtean» udako ikastaroa ospatu da Miramar Jauregian, UPV/EHU-OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Katedrak antolatuta, eta osasun-arloko profesionalek, ikasleek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute.

Jardunaldiari hasiera emateko, inaugurazio instituzionala egin dute Amaia Castaños Urkulluk (UPV/EHUko saileko zuzendaria), Gotzone Barandika Argoitiak (transferentzia eta nazioartekotzeko errektoreordea) eta Lourdes Íscar Reinak (Osalaneko zuzendari nagusia), eta osasun-espezialitate hori ikusaraztearen garrantzia azpimarratu dute.

Programak hiru helburu nagusi jorratu ditu:

  • Laneko Erizaintza espezialitatea ezagutzea.
  • Bilakaera historikoa aztertzea.
  • Erizaintzak lan-osasunaren egungo erronken aurrean duen rola identifikatzea.

Hitzaldietan, Javier González Caballerok espezialitatearen bilakaera historikoa jorratu du.
Begoña Salgado Fernándezek eta Amaia Etxebarria Zabalak, Osalaneko Laneko Erizainek, Ainhoa Azpeitia Ansarekin batera, Laneko Erizaintzaren egungo egitura eta eskumenak aurkeztu dituzte. Bestalde, Ana Guerra Cuestak bere dimentsio zientifikoan sakondu du. Gai berritzaileak ere jorratu dira, hala nola adimen artifizialaren erabilera arlo honetan, Carlos Valdespina Aguilarrek azaldua, eta ikerketaren garrantzia, Mª Nieves Moro Tejedorrek aurkeztua.

Jardunaldiari amaiera emateko, Amaia Castaños Urkullu, ikastaroko zuzendariak, mezu bat bidali du, beharrezkoa dela lan-osasunerako funtsezkoa den espezialitate horretako prestakuntza, aintzatespena eta ikerketa indartzen jarraitzea adierazi du.

Ikastaro honek UPV/EHU Katedrak bikaintasun akademikoarekin eta lan-ingurunean osasunaren sustapenarekin duen konpromisoa berresten du, laneko erizaintza langileen ongizaterako diziplina estrategiko gisa sendotuz.