Baskoniaren proiektuak Galbiatiren aginduetara urte berriaren prestaketa indartuko duen jokalari multzo handi batekin hasiko du bere bidea.Baskonia berria datorren irailaren 1ean hasiko da lanean, eta lehen taldeko jokalariekin batera, harrobiko zortzi jokalari izango dira.
Bigarren Federazioko Clavijon utzita jokatuko duten Joseba Querejeta, Vit Hrabar eta Iñigo Royo lehen taldearen lanera batuko dira prestaketa hasiera honetan, Paolo Galbiatiren agintepean.
Beraiekin batera, Hirugarren Federazioan diharduen Baskoniaren filialeko hainbat jokalari ere izango dira: Stefan Joksimovic, Mate Khatiashvili, Chiek Tidiane, Juom Maker Bol eta Pedro Souza.