Eibarko Udalari 1.000.000 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea onartu da “Made in Eibar” proiekturako

0

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Eibarko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez kudeatutako zuzeneko dirulaguntza, 1.000.000 eurokoa, Eibarko Udalari ematea, “Made in Eibar” izeneko proiekturako, Debabarreneko Lehentasunezko Jarduketa Eremuaren (ZAP) barruan sartzen den “Dibertsifikazio ekonomikoa: sektore turistikoa eta komertziala” proiektu traktorearen baitan.

Proiektua produktu turistiko integral bat sortzera eta konfiguratzera bideratuta dago, eta aurreikusitako jardueren artean honako hauek daude:

  • Komunikazio- eta hedapen-jarduerak: turismo-bulegoa irekitzea, autobus-geltokia tematizatzea, “Made in Eibar” marka berrikustea, hainbat babes eta lehiaketa, turismo-azoketara joatea, eta kontraste- eta elkarrizketa-dinamika.
  • Produktu turistikoa sortzea: Zamakola Tailer Etxea proiektuan sartzea, bisita gidatu berriak, bisita birtualak eta audiogidak egitea, material osagarria sortzea eta Urko, Arrate eta Pagaegi Kortan emanaldiak egitea.
  • Baliabide turistikoetarako sarbideak hobetzea: seinaletika, museoko aparkalekua egokitzea eta berriz irekitzea eta irisgarritasuna hobetzeko igogailu bat jartzea.