Errenterian atxilotu dute etxe batean lapurreta egiteagatik

0

Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Errenterian, igandean Donostiako etxe batean ustez lapurreta egiteagatik. Atxilotuak konponketa-lan batzuk egin zituen etxe horretan orain dela hilabete batzuk.

Lapurreta joan den igande arratsaldean egin zuten Donostiako Loiola auzoan. Lapurra terraza batetik sartu zen barrura, eta dirua eta beste objektu pertsonal batzuk hartu zituen.

Jabeek gertatutakoaren berri izan zutenean, bertan zuten gailu elektroniko baten bidez ustezko lapurraren irudiak lortu zituzten, eta duela ia urtebete etxean iturgintza-lan batzuk egiteko kontratatu zuten gizona zela ikusi zuten.

Lapurretaren biktimek joan den astelehenean salatu zituzten egitate horiek polizia-egoitzan, eta atzo, asteartea, gauean, susmagarria Errenterian aurkitu eta ondarean aurkako delitu batengatik atxilotu zuten. Egindako ikerketari esker jakin ahal izan zutenez, pertsona hori, egun batzuk lehenago, Errenteriako gasolindegi bateko kanbio-makinan lapurreta egiten ere saiatu zen.

Antzeko egitateengatik polizia-aurrekari ugari dituen atxilotua datozen orduotan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.