Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzak Aquariumeko arrapalako algak garbitzen ditu, Donostiako portuan

0

Presiozko urarekin proiektatutako produktu ez-kutsatzaileekin, itsasbeherekin bat etorriz

Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapeneko, Portuen Zuzendaritza Aquarium´aren aurrean dagoen Donostiako portuko eskailerako eta arrapalako algak garbitzen hasi da gaur, horretarako presiozko urarekin proiektatutako uretarako eta ingurumenerako kutsagarriak eta erasokorrak ez diren produktuak erabiliz.

Koldo Goitia Eusko Jaurlaritzako Portuen zuzendariak gainbegiratu du gaur zeregin hori, Donostiako Itsas Museoaren eta Aquariumaren aurrean dagoen arrapalan. Portuko arrapalak eta eskailerak garbitzeko lanak izan ziren Donostiako Portu Kontseiluan aztertutako gaietako bat. Gaurko eguna Donostiako Udalarekin adostu ondoren, lanak hasi dira.

Iñigo García Donostiako Udaleko Ingurumen zinegotzia pozik agertu da Donostiako portuan garbiketa-prozesu berria abian jartzeagatik, eta esan du «portuetako espazioen garbitasunak eta zaintzak hiriaren irudia hobetzen laguntzeaz gain, eragin zuzena dutela itsas ekosistemaren osasunean, arrantza-jardueran eta egunero enklabe horretaz gozatzen dutenekin elkarbizitzan».

Eusko Jaurlaritzako Portu Zerbitzuak hesi bat jarri zuen bere garaian Donostiako kaiko Kaiarribako arrapalan, inguruan eguzkia hartzen edo bainua hartzen ari diren pertsonak egon ez zitezen. Debekatuta dago hori, ontziak itsasora sartzeko erabiltzen baita.

Arrapala ez da aisialdirako gune bat, eta 2020an sarbidea mugatu zen jende pilaketak saihesteko eta itsas jardueren segurtasuna bermatzeko, portu guztietan bainatzea debekatuta baitago.