Herritarrak Artatzeko Bulego Mugikorrak irailean 14 joan-etorri programatu ditu Nafarroako 14 herritara. Zerbitzu honek “lurraldeen arteko berdintasuna eta kohesioa sustatzen ditu, despopulatzeko arriskuan dauden udalerriei Foru Administrazioarekin lotutako hainbat kudeaketa egiteko aukera eskainiz, beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihesteko eta izapideak errazago egin ahal izateko hurbiletik, arin eta modu pertsonalizatuan”, adierazi du Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia den Jesús María Rodriguezek.






