Nafarroak 2,2 milioi jasoko ditu RED.ES Estatuko sozietate publikotik, osasun arloko zerbitzu digital adimendunetan aurrera egiteko

0
PRUEBA

Nafarroako Gobernuak baimena eman du, gaurko bileran, urte anitzeko gastu-konpromiso bat hartzeko, Osasun Sistema Nazionalaren esparruan zerbitzu digital adimendunak garatzen laguntzeko Foru Komunitateak Osasun Ministerioarekin eta RED.ES enpresa-erakunde publikoarekin sinatu asmo duen lankidetza-hitzarmenaren ondoriozko betebehar ekonomikoei erantzuteko.

Horrela, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak eta Osasun Ministerioak kofinantzatutako lankidetza bide bat bultzatzen da, osasun zerbitzuen eraldaketa digitalari bultzada gehigarri bat emateko pentsatua, informazio klinikoari eta kudeaketakoari adimen artifizial eta analitiko aurreratuko teknikak aplikatuz, informazio hori eskura jarriz eta patologia kronikoen eta telezainduen urruneko monitorizazio programak garatuz.

Foru Komunitateak 2.275.928 euro jasoko ditu guztira Estatuko RED.ES sozietatetik, aurreikusitako jarduerak garatzeko.