Gaur onartutako laguntza-lerroaren bidez, Hezkuntza Sailak sendotu egin du euskal LH eraldaketa teknologikoaren eta ingurune sozial eta produktiboaren beharretara egokitzearen eredu izateko ideia, ikasleen ekintzailetza-proiektuen bidez
Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluan onartu du Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzen deialdia. 166.000 euroko aurrekontua duen laguntza-lerro horren bidez, Lanbide Heziketako zikloetako azken mailako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatuko duten proiektuak garatzen lagundu nahi da ikasturte honetan.
Horrela, Euskadiko LHk sakondu egiten du ikasleen etengabeko prestakuntzan, prestakuntza malguan eta irisgarrian, eta enpresak eratzeko proaktibitatea bultzatzeko aukerak sortzen ditu.
Laguntza-deialdiak ahalegin berezia egiten du enpresa-proiektuen garapena sustatzeko eta digitalizazioa, jasangarritasuna, berrikuntza, gizarte-konpromisoa eta pertsonengan oinarritutako antolaketa-egiturak integratzen dituzten enpresak sortzeko, euskal produkzio-sarea leheneratzen, modernizatzen eta zabaltzen joan dadin. Horrela, Lanbide Heziketari laguntzen dio, Euskadi berritzailearen eragilea baita, eta eraldaketa teknologikoaren eta ingurune sozial eta produktiboaren beharretara egokitzearen adibide.






