Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa Euroeskualdeak martxan jarri du «Euroeskualdeko Berrikuntza» 2025 Proiektuen Deialdia, eta 2025eko irailaren 8tik urriaren 17ra bitartean egongo da zabalik.
400.000 euroko aurrekontuarekin, ekimen honek proiektuak eta eragileak bultzatu nahi ditu lehentasunezko esparru hauetan:
- Biozientziak, osasuna, zilar ekonomia
- Fabrikazio aurreratua, aeronautika, mugikortasun elektrikoa
- Nekazaritza elikagaien industria
- Energia berriztagarriak
- Eraikuntza jasangarria, basoa eta zura
- Sormen eta kultur-industriak, ikus entzunezkoak ere bai.
Deialdiaren harira, web-mintegi informatibo bat egingo da 2025eko irailaren 10ean, asteazkena, goizeko 10:00etan.
Parte hartzeko izen-ematea dagoeneko zabalik dago esteka honetan:
Web-mintegirako izen-ematea






