Nafarroako lehendakari María Chivite Navascuések, automobilgintzaren sektorearen testuinguru gero eta konplexuagoaren aurrean, Europako Batzordeari eskatu dio babes dezala “erabakitasunez, nahikotasunez, baliabidez eta azkartasunez”, eta nabarmendu du “burokrazia ezin dela galga bat izan, eta administraziook bultzatzaile izateko eta trantsizio digitala eta energetikoa bizkortzeko erantzukizuna dugu”. Halaber, adierazi du eztabaidak ez duela izan behar emisioen araudiaren epeena.