Euromontana sortu zeneko 30. urteurrenean Malopolskan (Polonia Txikia) parte hartuko du Eusko Jaurlaritzak

0
PRUEBA

Europako mendi-eskualdeen konpromisoa berrituko da, 1995eko irailean sinatutako Krakoviakoari jarraipena emango dion Adierazpen berriaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Euromontana sortu zeneko 30. urteurrenean parte hartu du Malopolskan, Polonia Txikian. Bertan, Europako mendi-eskualdeen konpromisoa berrituko da, Elkartea sortzeko 1995eko irailean sinatutako Krakoviakoari jarraipena emango dion beste Adierazpen baten bidez.

Juanan Gutiérrez Euromontanako lehendakariordeak eta, HAZI Fundazioaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkariak “hogeita hamar urte hauetan egindako bidea eta lortutako lorpenak” gogoratu ditu bertan.

Elkartekideek erabaki dute “sareko lana eta esperientzia eta jardunbide egokien trukea indartzen jarraitzea, eta mendialdeen interesak ordezkatzea Europako erakundeetan, gaur egungo erronkei indar handiagoz aurre egiteko”.

Euromontanaren funtzioa gogora ekarri dute Guillaume Corradino Euromontanako zuzendariak, Łukasz Smółka Malopolskako gobernadorearekin batera, Laura Gascon Euromontanako lehendakariak, Robert Duclos Euromontanako lehen lehendakariak eta Juan Andres Gutierrez Lazpitak.

Edyta Molik Krakoviako Nekazaritza Unibertsitateko irakasleak, Wladyslaw Ortyl, Podkarpacie eskualdekoak, Ryszard Pagacz Malopolska eskualdekoak eta Sébastien Dubourg Auvergne Rhône Alpes eskualdeko ministroak mendialdeko eskualdeen etorkizunaz eztabaidatu dute.