Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria den Begoña Alfarok kritikatu du gazteak “gorrotoa manipulatzen eta zabaltzen dutenen xede nagusi” direla, eta desinformazioaren aurka lan egiteko deia egin du. Maldita.es fundazioak eman duen prestakuntza-tailer batean adierazi du; bertan, gazteriako 40 bat teknikarik eta Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin lankidetzan aritzen diren erakundeek hartu dute parte.