Amaia Barredo sailburua San Sebastian Gastronomikaren aurkezpenean izan da Albaolan

0

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak, antolatzaile eta beste agintari batzuekin batera, 2025. urteko San Sebastian Gastronomikaren edizioa aurkeztu du gaur goizean. Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktorian egin da aurkezpena. Leku hori euskal tradizioen sustraien eta horien defentsaren ikurra da.

San Sebastian Gastronomika Gipuzkoako hiriburuan egingo da urriaren 5etik 8ra. Beste behin ere, euskal produktuak eta Euskadiko gastronomiaren onena mahaigaineratzeko balioko du ekitaldiak. Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremana sendotzea helburu duen ekimen ezin hobea da.

“Euskal gastronomiaren tokiko produktu osasungarri eta jasangarria ezagutzeko gonbita da San Sebastian Gastronomika. Gure herriaren eta tradizioen ezaugarria da. Ekimen honek gastronomiaren eta elikaduraren arloan Euskadi erreferente gisa indartzen du” azpimarratu du Amaia Barredok.

Ohi bezala, aurten ere Euskadiren stand bat egongo da euskal produktuekin. Alde batetik, arrantza produktuak Itsas Kofradiaren eskutik, zuzenean gure arrantzaleen eskutik. Bestalde, Arabako Errioxako ardoak, txakolina eta sagardoa ere izango dira.

Hala, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak San Sebastian Gastronomikaren aldeko apustua berresten du. Helburu komun bat partekatzen dute: gastronomiaren eta elikaduraren aldeko apustua, garapen ekonomiko, sozial eta kulturalerako motor gisa. Ekimen honek Euskadi marka sustatzen du, bai lurralde mailan, bai mundu mailan ere.

Ekitaldian beste politikari batzuk ere izan dira, besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkatea, Azahara Domínguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo diputatua eta Ander González eta Martin Berasategi sukaldariak.