Baskoniak denboraldi berria prestatzen jarraitzen du eta ostiral honetan, irailak 12, denboraldiaurreko bigarren lagunartekoa jokatuko du San Pablo Burgosen aurka. Partida 19:30etan hasiko da eta zuzenean jarraitu ahal izango da Baskoniaren YouTube kanalaren bidez.
Marea urdin-gorri guztiak neurketaz gozatu ahal izateko, klubak zuzeneko emanaldia eskainiko du, Baskoniako zaleek euren taldea edozein tokitatik jarraitzeko aukera izan dezaten. Esteka gure webgune ofizialean eta klubaren sare sozialetan egongo da eskuragarri.
Neurketaren xehetasunak
- Eguna: Ostirala, 2025eko irailaren 12an
- Ordua: 19:30
- Tokia: Coliseuma
- Partida: San Pablo Burgos – Baskonia
- Streaming: Baskoniaren YouTubeko kanal ofiziala
Denboraldiaurreak aurrera jarraitzen du, eta Baskoniako zaleek taldearen pauso guztiak bizitzea nahi dugu, irailaren 30ean Olympiacosen aurka Buesa Arenan lehiaketa ofiziala hasi aurretik.
Konektatu ostiral honetan, animatu etxetik eta babesa eman Baskoniari erronka berri honetan!