Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta Polizia Nazionalak atzo, auto judizial bat betetzeko, Sondikako etxebizitza batean egindako polizia-operatibo baten ondorioz, etxe barruan zeuden bi pertsonak irtenarazi zituzten. Gainera, beste hiru pertsona identifikatu zituzten aldameneko beste etxebizitza batean.
Atzo, asteazkena, goizeko 08:00ak baino minutu batzuk lehenago, etxebizitza husteko agindu judizial bat betez, Ertzaintzako agenteak, Sondikako Udaltzaingorekin eta Polizia Nazionaleko Atzerritarren eta Mugen Probintzia Brigadarekin elkarlanean, Sondikako Zangroiz auzoko etxebizitza okupatu batera joan ziren.
Operatiboan, ertzainek etxebizitza barruan zeuden bi pertsona identifikatu eta irtenarazi zituzten. Ondoren, aldameneko etxebizitzan zeuden beste hiru pertsona identifikatu zituzten.
Identifikatutako lau pertsona Polizia Nazionalaren egoitzara eraman zituzten Estatuan duten legezko egoerari buruzko izapideak egiteko.
Polizia-jarduketa gorabeherarik gabe garatu zen, eta hustutako eraikina legezko jabeari itzuli zitzaion.






