Nafarroako kontserbatorio eta arte eskoletako 66 irakaslerentzako oposizio deialdi berri bat iragarri du Hezkuntzak

0

Hezkuntza Departamentuak Hezkuntzako Mahai Sektorialean ordezkaritza duten erakunde sindikalei aurkeztu die gaur Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen 18 plaza, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen 27 plaza eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailerreko maisu-maistren hiru plaza espezialitateen arabera banatzea. Plaza horiek departamentuak iragarri dituen Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen 18 plazekin batera deitzea aurreikusita dagoen Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzko Foru Dekretuetatik datoz.