Segurtasun sailburuak eta Gipuzkoako Diputatu Nagusiak Debabarrenako Basque Segurtasun Foroan parte hartuko dute

0

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiak parte hartuko dute gaur Eibarren egingo den Basque Segurtasun Foroan. Topaketan Eibar, Elgoibar, Deba, Ermua, Mallabia, Mendaro eta Mutrikuko hainbat ordezkarik parte hartuko dute eta, dinamika parte-hartzaile baten bidez, segurtasunari eta etorkizuneko erronkei buruz eztabaidatu eta hausnartuko dute ikuspegi integral batetik.

Basque Segurtasun Foroa ekainean hasi zen, Euskadiko segurtasun integralaren kontzeptuari buruz hausnartzeko. Parte-hartze prozesu bat da, segurtasunari buruzko diagnostiko partekatu bat ikuspegi integral batetik eraikitzeko. Prozesu horretan, hainbat erakundek, elkartek eta agentek topagune bat izango dute, kezkatzen dituzten segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak… Guztira 30 topaketa baino gehiago izango dira. Eibarreko topaketaren ondoren, hurrengo hitzordua datorren asteazkenean, irailak 17, izango da, Barakaldon.

  • Basque Segurtasun Foroa – Debabarrena
  • Gaur, astelehena irailaren 15a, 18:00etan
  • Eibar- Errebal gizarte etxea (Errebal kalea, 11)