Donostiako Udalak protokolo bat onartu du Donostiaren eta Sappororen arteko kultura-trukeari buruz, Japoniako hiriak Donostiako Zinemaldiarekin duen lotura dela-eta.
Eneko Goia alkateak azaldu duenez, «asteburu honetan bertan hasiko den Zinemaldiaren edizio berrian, Sapporoko Zinema Gastronomikoaren Jaialdiko eta Donostia Zinemaldiko zuzendaritzek lankidetza-hitzarmen bat sinatzea adostu dute, bi zinemaldien garapena elkarrekin bultzatzeko. Ildo beretik, eta akordio hori indartzeko eta adiskidetasun- eta lankidetza-harremanak sendotzeko, Sapporo eta Donostia hiriek ere adierazpen bateratu bat sinatzea proposatu dute, bi hirietan gastronomia- eta kultura-industrien garapena bultzatzeko «.
Bai Donostiak bai Sapporok hartzen dituzten konpromisoak ostiral honetan bertan Katsuhiro Akimoto Japoniako alkatearekin sinatuko den protokolo batean jasota daude. Protokoloaren esparrua honako konpromiso hauetan zehazten da:
- Nork bere hirian egiten diren zinemaldiak babestea, bientzat interesgarriak diren ikuspegiak eta ekimenak partekatuz eta zinema-industriaren garapenean ahaleginduz.
- Hiri bakoitzean elikagaien industria sustatzen laguntzea, bi hirietan eta haien inguruneetan eragiten duen erakargarritasun orokorra bultzatzeko.
- Ahal den neurrian, bi hirien eta zinema eta gastronomiako bi jaialdien arteko adiskidetasun- eta lankidetza-harremanak hobetzea dakarren beste edozein gai jorratzea, adierazpen honetan ezarri ez dena.






