- Visesaren sustapenen % 100ek badute elementu industrializaturen bat, eta Sailekoen % 40k egitura industrializatua dute
- Denis Itxaso sailburuak adierazi du, Etxebizitza Industrializatzeko ESEPEen jardunaldian. Ekimena antolatzen lagundu dute Build:INN klusterrak, Nafarroako Gobernuak, Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak, Industria eta Turismo Ministerioak eta Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO), eta sektoreko 150 enpresa eta elkartek baino gehiagok hartu dute parte.
Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak Etxebizitza Industrializatzeko ESEPEaren jardunaldia inauguratu du gaur. Jardunaldia Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrarekin (Build:INN) lankidetzan antolatu da, eta mezu garrantzitsua helarazi du: “Etxebizitza Industrializatzeko HUBa sortuko da, eta 2026an Euskadiko etxebizitza babestuen industrializazio-maila egiaztatuko duen lehen ziurtagiri ofiziala eratuko da”, iragarri du Itxasok.
Sailburuak nabarmendu duenez, “industrializazioa palanka estrategikoa da etxebizitza babestu gehiago eskaintzeko, kalitate, jasangarritasun eta eraginkortasun handiagoarekin, obra-denborak murriztuta eta sektorea profesionalizatuta”.
Industrializazioaren HUBa enpresen, zentro teknologikoen, unibertsitateen eta administrazioen arteko lankidetza-gune izango da, eta sektorearen berrikuntza, prestakuntza eta estandarizazioa bultzatuko ditu. Gainera, Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala 2022-2036 estrategia hedatzeko balioko du. Estrategia horren arabera, helburua da 2036 urterako babestutako sustapenen % 65ek gutxienez % 50etik gorako industrializazio-maila izatea.
Esparru horretan, Eusko Jaurlaritzak baieztatu du 2026an abian jarriko dela Etxebizitza Babestu Industrializatuen Ziurtapen Ofiziala, Tecnaliarekin eta Arkitektura, Araudi eta Eraikuntzaren Kalitatearen Kontrolerako Zerbitzuarekin batera garatua, eraikuntza horien kalitatea, trazabilitatea eta jasangarritasuna bermatzeko.
Gainera, orain arteko aurrerapenak azpimarratu ditu Itxasok: “Jaurlaritzak dagoeneko eman ditu pausoak; zehazki, Visesaren sustapenen % 100ek badute elementu industrializaturen bat, eta Sailekoen % 40k egitura industrializatua dute”.
Ortuella-Peñota (% 33), Laudio-Goikoplaza (% 60) edo Sopela-Asu (% 87) bezalako sustapen enblematikoek soluzio horien bideragarritasuna eta kalitatea frogatu dute.
Nafarroako Gobernuko, Etxebizitza Ministerioko, Industria eta Turismo Ministerioko, Kreditu Ofizialeko Institutuko eta sektoreko hainbat enpresa eta elkartetako ordezkariak bildu ditu jardunaldiak, Euskadin eta Nafarroan industrializazioaren ESEPE aktibatu eta lurraldeka hedatzeko helburuz.
Konpromiso horrekin, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza publiko berritzaileago, jasangarriago eta eraginkorrago baten aldeko apustua berresten du, deskarbonizazioaren, digitalizazioaren eta gizarte-kohesioaren erronkekin






