Amaia Barredo sailburua Eusko Label Ligako finaleko estropadan izan da Portugaleten

0
PRUEBA

Amaia Barredok Orio zoriondu du El Corte Inglés – Portugaleteko Udala LI. Banderaren irabazle izateagatik eta Eusko Label Liga irabazi izanagatik

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua Portugaleteko estropadetan izan da igande honetan; Orio izan da garaile. Orioko taldeak Eusko Label Ligako LI. El Corte Inglés – Portugaleteko Udala Bandera eskuratu du.

Estropada horrek Eusko Label Liga ere itxiko du; 2025ean eta Orio izan da ere sailkapen orokorreko liderra, uda osoan zehar lehiatu ondoren.

Igandean Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako play-offak ere, gizonezkoen eta emakumezkoen ligetako lehen mailak hurrenez hurren, jokatu dira. Sotera eta Chapela taldeek lortu dute sailkapena gizonezkoen kategorian, eta San Juan eta Donostiarra ontziek emakumezkoen kategorian.

Egun garratza play-offa gainditzeko gai izan ez ziren eta datorren denboraldian arraunaren lehen mailan egongo ez diren taldeentzat izan zen. Eusko Label Ligan Kaiku eta Tirán izango dira, eta Euskotren Ligan Hondarribia.

“Uda honetan arraun-denboraldi zirraragarriaz gozatu dugu, gure arraunlarien sakrifizioari esker. Euskadiren berezko nortasunaren ikurra da kirol hau. Gure sailak arraunaren mundua laguntzen jarraituko du, orain arte egin duen bezala. Talde guztiak zoriondu nahi ditugu egindako ahaleginagatik, eta gure babesa bidaltzen diegu datorren urtean egongo ez direnei. Ziur gaude laster ikusiko ditugula berriz ere arraunaren elitean”, adierazi du Amaia Barredok.