Chivite Lehendakariak Mobis enpresa korearra bisitatu du, Nafarroan mende honetan egin den bigarren industria inbertsiorik handiena egiten duen enpresa

0
PRUEBA

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak eskerrak eman dizkie Mobis enpresa korearreko buruei astelehen honetan Seulen izandako topaketan, Noainen ibilgailu elektrikoetarako baterien lantegi berri bat bultzatzeko duten profesionaltasunagatik. Izan ere, proiektu hori funtsezko pieza da Foru Komunitatea erreferentzia bihur dadin Europa hegoaldeko ibilgailu elektrikoen ekoizpenean. “MOBISen etorrerarekin, Nafarroak ibilgailu elektrikoen ekoizpen integralaren buru izan nahi ahal izango du Espainian”, ziurtatu du Lehendakariak, Koreako Errepublikara egiten ari den bisita ofizialari hasiera ematen dion bileran.