Euskal Poliziak ibilgailuen abiadura-kontrola indartuko ditu Euskadin

0
PRUEBA
  • Zaintza-lana irailaren 22tik 26ra areagotuko da
  • 2024an, trafiko-istripuetan hildakoen %32 abiadura desegokiagatik izan zen, faktore nagusi gisa

Euskal Poliziak abiadura-kontrola areagotuko du datorren irailaren 22tik 26ra burutuko duen kanpaina berriarekin. Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko bide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko. Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.

Operatibo horiek 2025. urterako programatu diren Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiaren parte dira. Guztira 32 kanpaina egitea aurreikusten da.

2024an, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan trafiko-istripuz hildako pertsonen %32 faktore nagusia abiadura desegokia izan zen istripuetan hil ziren.

Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko.