PRUEBA
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria den Rebeca Esnaolak hasiera eman dio astelehen honetan ‘Nafarroan arkeologiarako esparru berri baterantz’ izeneko jardunaldi teknikoari; hau da, Administrazioaren eta profesionalen arteko topagunea Foru Komunitatean sektore arkeologikoak egun zer egoera duen aztertzeko. Zehazki, ekitaldiaren helburua izan da Nafarroako arkeologiaren egoeraren diagnostikoa aurkeztea nahiz bertaratutakoei Foru Exekutiboa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bidez, gauzatzen ari den lan-prozesu bikoitzaren berri ematea: batetik, Nafarroako Arkeologiaren Plan Estrategikoa egitea, eta, bestetik, esku-hartze arkeologiko eta paleontologikoei buruzko Foru Dekretu berri bat onartzea.