Lehendakaria Karmele filmaren estreinaldian izan da, Donostia Zinemaldiaren 73. edizioaren Sail Ofizialaren barruan

0
PRUEBA

Arratsalde honetan, Imanol Pradales Lehendakaria Karmele pelikularen estreinaldian izan da, Donostia Zinemaldiaren 73. edizioaren Sail Ofiziala atalaren barruan.

Imanol Pradalesekin batera, Ibone Bengoetxea lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua ere han izan da. Bioi harrera egiteaz honako hauek arduratu dira: Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiaren zuzendaria; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea; eta Goizane Álvarez, Kultura, Gazteria, Lankidetza eta Kirol Departamentuko foru diputatua.

Karmele, Asier Altunak idatzi eta zuzendua —2025eko Zinemira saria—, Txintxua Films ekoiztetxearen lana da eta, besteak beste, Eneko Sagardoy, Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran nabarmentzen dira aktore-zerrendan.