TREBA Gurasoak programako hitzaldi berri bat antolatu du Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak

0
PRUEBA

Gipuzkoa Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikok osatzen duen TREBA Gurasoak programako hitzaldi berri bat antolatu du Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak.

Oraingo honetan, eskainiko den doako hitzaldiaren izenburua “Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean” da. Hitzaldia Leyre Cano psikopedagogoak eskainiko du.

Hitzaldia irailaren 25ean izango da, 18:00etan, Etxezabala aretoan. Izen emateak https://forms.office.com/e/caXmNhxbxN?origin=lprLink webgunean edota kartelaren QR kodea eskaneatuz egin daitezke.