Kontsumobide, Bedda zentroen itxieraren aurrean

0
PRUEBA

Bedda zentroak ixteak dozenaka kontsumitzaileri eragin die, haien tratamenduak eteten direla ikusi dutelako edo tratamendua ordaindu ondoren kontratatutako zerbitzua jasoko ez dutela ikusi dutelako.

Hala ere, oro har, Kontsumobidek ezin du kasu honetan esku hartu, prozesu judizialean baitago. Donostiako Merkataritza Arloko 1. Epaitegiak sozietate horiek desegitea erabaki du, eta konkurtso-administratzaile bat izendatu. Administratzaile horrekin jarri behar dira harremanetan  kontsumitzaileak, helbide honetan: audyge@audyge.com. Edonola ere, prozeduran parte hartu nahi dutenek (NIG zk.: 0000174/2025, 2006947120250000327) abokatu baten eta prokuradore baten laguntza izan beharko dituzte.

Salbuespena lotutako finantzaketa da

Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak esku hartu ahal izango du soilik tratamendua kreditu baten bidez finantzatu duten kontsumitzaileen kasuetan. Kasu horietan, kontratatutako zerbitzua eten bada, kreditua eten eta bertan behera utzi beharko du finantza-erakundeak. Finantza-erakundera jo ondoren, kontsumitzaileak ez badu erantzun egokirik, erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Kontsumobiden edo bere udalerriko KIUBetan.

Nolanahi ere, eta gomendio gisa, Kontsumobidek gomendatzen du eskura dagoen informazio guztia biltzea (kontratua, publizitatea, formularioak, fakturak, etab.) eta gertaeren kontaketa zehatza prestatzea, baita bidezkoak diren erreklamazioena ere.

Gatazka honi dagozkion argitalpen eta komunikazio guztiak Konkurtso Erregistro Publikoaren helbide elektroniko honetan argitaratuko dira: https://www.publicidadconcursal.es/