Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu du Basaurin, saltoki bateko saltzaileari arma labur batekin mehatxu egiteagatik. Bertako bezeroek, beldurtuta, ihes egin zuten establezimendutik.
Atzo arratsaldeko seiak eta laurdenean gertatu zen Basauriko (Bizkaia) merkataritza-establezimendu batean. Saltokiko langileen arabera, bezero bat eztabaida bizian hasi zen saltzaile batekin, eta pistola batekin mehatxatu zuen. Arma erakutsi zuenean, bertan zeuden gainerako bezeroak beldurtu egin ziren, eta korroka ihes egin zuten.
Ondoren, pistola zeraman gizona saltokira joateko erabili zuen ibilgailuan ezkutatu zen, eta gertatutakoa egiaztatzera hurbildu ziren Ertzaintzako agenteek aurkitu eta atxilotu zuten. Ibilgailuko eserlekuetako batean aurkitu zuten mehatxu egiteko erabilitako arma, “airsoft” aire konprimatuko pistola.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten, eta dagozkion eginbideak bete ondoren, aske utzi zuten eta agintari judizial eskudunaren aurrean deklaratzeko deitu zain dago.