PRUEBA
Dagokion lizitazioa Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu ondoren, epea ireki da Erriberriko Antzerki Jaialdiaren zuzendaritza artistikorako hautagaitzak aurkezteko. Vianako Printzea Erakundeak – Kultura Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin lankidetzan antolatzen duen programetako bat da. Kontratuaren barruan, besteak beste, jaialdirako programazioa prestatu beharko da, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuaren eta Baluarte Fundazioaren kalitate eta bikaintasun artistikoaren irizpideen arabera.