Gaur goizean, Ertzaintzak, Portugaleteko Udaltzaingoak eta Polizia Nazionalak osatutako operatibo batean, abandonatutako enpresa baten barruan zeuden pertsonak atera dituzte, instalazioen egoera txarra dela-eta izan zezaketen arriskuagatik.
Gaur, asteazkena, Portugaleteko Udaltzaingoko agenteek, Ertzaintzako agenteekin koordinatuta, Bizkaiko herri horretan abandonatuta dagoen lantegi baten barruan zeuden pertsonak atera dituzte.
Portugaleteko Udaleko hirigintzako teknikari batek instalazioak ikuskatu ondoren, barruan lo egiten duten pertsonen osotasun fisikorako arrisku larria zegoelako hustu dute lantegia.
Ondoren, Atzerritarren eta Mugen Probintzia Brigadako agenteak arduratu dira barruan zeuden zazpi pertsonaren nortasunak egiaztatzeaz. Horietako bat bere egoitzara eraman dute, Estatuan legezko egoeran dagoen egiaztatzeko.
Gainerakoak Portugaleteko Udaleko Gizarte Zerbitzuek artatu dituzte.
Operatiboan ez da inolako gorabeherarik izan.