Euskadi Europako identitate digital berriaren estandarren diseinuan parte hartzen ari da

0
PRUEBA

Izenpek Sectigorekin elkarlanean ETSIren ESI batzordearen 87. osoko bilkura antolatu du, Getxon, irailaren 16, 17 eta 18an.

ETSIk (European Telecommunications Standards Institute) eta haren batzordeak ESI (Electronic Signatures and Trust Infrastructures) Europako identitate digital berriaren konfiantza- eta teknologia-esparrua eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024ko apirilaren 11ko 2024/1183 (EB) Erregelamenduan aitortutako konfiantza-zerbitzuak definituko dituzten estandar teknologikoak garatzea dute helburu. Erregelamendu horrek 910/2014 (EB) Erregelamendua aldatzen du, identitate digitalaren Europako esparrua ezartzeari dagokionez.

ESI komiteak urtean 2-4 osoko bilkura egiten ditu, komitea osatzen duten Europako, AEBko eta Japoniako estatuen kokalekuetan. Aurten, jardunaldiak Getxoko Biskaytik Fundazioaren egoitzan egin dira, Izenperen eta Sectigoren arteko lankidetzari esker.

Batzorde hori osatzen duten erakundeetako 40 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute, eta horien artean daude Europan aintzatespen handiena duten konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuak (Qualified Trusted Services Providers), bai eta Europako Batzordeko eta Europako Normalizazio Batzordeko (CEN) ordezkariak ere.